Mostrando entradas con la etiqueta EUS. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUS. Mostrar todas las entradas

jueves, 31 de mayo de 2018

#liburuak #hirigintza | Lur gara

Lur gara / Unai Fernández de Betoño.
Donostia : Astero, 2018.
198 p. : il.

/ 27953 / EUS / Libros / Ordenación del territorio – País Vasco / Urbanismo – País Vasco

📘 Ed. impresa: ISBN 9788494337376
Cita APA-7: Fernández de Betoño, Unai (2018). Lur gara. Astero.
ehuBiblioteka BCG A-711.4.01 LUR
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1055601478

[.eus] Sei urte eta erdi eman ditut GARA egunkariaren «Gaur8» astekarian hilero idazten, hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren gaurkotasunaz azterketak eta iritziak plazaratzen. Atseden hartzeko unea ailegatuta, argitaratutako azken 40 artikuluak «Lur gara» honetan batu, orraztu eta osatu ditut, baita hainbat oin-ohar eta post-data argigarri gehitu ere, «Hiri gara» liburuari (Astero, 2014) segida emanez, bilduma norbaitentzat interesgarri gerta daitekeelakoan.

Artikuluetako edukietan bilakaera xumea suma daiteke, denbora igaro ahala lurralde-politiketako gaiek gero eta pisu handiagoa hartu dutela. Lurrak eta politikak bikote bereizezina osatzen baitute, gutxienez gizakiok lurraldea antolatzeari ekin genionetik, ingurune naturala geure garapen-ereduaren arabera eraldatuz. Bada, hain zuzen ere, egungo lurralde-antolamenduaren helburu nagusia gizartearen politika guztiei -ekonomikoak, sozialak, ekologikoak, kulturalak- adierazpide fisiko­ espaziala ematea da, eta horrexegatik suertatzen da hain liluragarri. Sekulako eragina duelako herritar guztion eguneroko bizitzan, guztion bizi-kalitatean.

Giza jarduerak -lo egitea, lan egitea, olgatzea, mugitzea- espazialki metatzea ala segregatzea, lurralde jakin batean ala bestean kokatzea, ez da huskeria bat: jendartearen bereizketarako ala kohesiorako tresna garrantzitsu ere bilaka daiteke. Tresna ideologikoa ere badelako lurraldearen antolamendua, sarritan gutxi batzuek soilik ulertzen dituzten teknizismoz beteta nahita mozorrotzen bazaigu ere. Bai antolamendu fisiko ukigarrian bai antolamendu immaterialean erabakiak hartzen dituzten pertsonen etakolektiboen -Mendebalde honetan, gizon zuri, heterosexual, kapitalista eta adin ertainekoek osatuta, gehienetan- pentsamendua nahiko argiro islatzen da. Eskala handiko erabakietatik (Europar mailako trenbide-sare transnazional berri bat eraikitzea, adibidez), tamaina txikiko esku-hartzeetaraino (hainbat herrialdetako garraio publikoa ordaintzeko txartel bakarreko sistema bat ezartzea, kasu). [...]

📎 Hiriburuetako arnasguneak.
Unai Fernandez de Betoño · Arkitektoa | Gaur8, Naiz, 2016-12-10

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-12-10-06-00/hemeroteca_articles/hiriburuetako-arnasguneak

Udalerri euskaldunenak biztanle gutxikoak dira oro har, salbuespen interesgarri batzuk alde batera utzita: Bergara, Bermeo, Arrasate, Azpeitia, Gernika, Hondarribia, Tolosa, Zarautz. Euskaldun-dentsitate baxuagokoak izan arren, ordea, Euskal Herriko hiriburuak ere funtsezkoak dira geure hizkuntzaren biziberritze-prozesuan, hiztun gehienak bertan bizi direlako, garelako: Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean euskaldunok arnasgune geografikoetan baino sakabanatuago bizi arren, kopuruari dagokionez askoz gehiago gara. Horregatik da hain garrantzitsu hiriburuetako euskaldunen sakabanaketa espazial horren aurka lan egitea, baita hirigintzaren alorretik ere.

Testuinguru horretan ageri zaigu arnasgune soziofuntzionalen kontzeptua, besteak beste Kontseiluak landutakoa. Euskara nagusi diren espazioak ditugu arnasgune soziofuntzionalak, gizartearen funtzio jakin batekin lotura zuzena dutenak (hezkuntza, aisia, kirola…), non euskaldunen dentsitatea altua den, eta, ondorioz, euskaraz naturaltasunez egin daitekeen. Esan izan da ideia hori ez dela nahasi behar arnasgune geografikoen kontzeptuarekin, baina, egia esan, arnasgune soziofuntzionalek ere euskarri fisiko bat behar dute, leku zehatz batean garatu behar direnez. Eta, horren ondorioz, hirigintza-antolakuntzaren xede ere badira euskararen arnasgune soziofuntzionalok. Haientzako espazio fisikoak babestu, kudeatu eta antolatu behar direlako.

UEMAren definizioari jarraituz udalerri euskalduna izatera ailegatzen ez den Andoainen, kasu, ideia horren adibide bikain bat dago: Martin Ugalde parkea, euskalgintzako enpresa garrantzitsu askoren egoitza; alegia, euskararen I+G+B delakoaren «bikaintasun-polo» argi bat.

Hala izanda, zergatik ez da aintzat hartu, adibidez, Donostialdeko Lurralde Plan Partzialean? Beste sektore batzuekin (ohiko industria produktiboa, logistika, teknologia) egin egiten da, haien sustapen aktiboa eraginez. Tokiko hizkuntzaren industria ere urbanistikoki indartu beharko litzateke.

Dezente erdalduna den Gasteiz batean, hiriburu handiago bat hartzearren, badago adiera geografiko zehatza duen arnasgune soziofuntzional bat, egituraketa urbanistiko handiagoa beharko lukeena. Aiztogile kalea, Aihotz plaza, Oihaneder Euskararen Etxea, «Alea» astekariaren egoitza, gaztetxea, Auzolana pilotalekua eta Hala Bedi irratiaren egoitza, Gasteizko euskara-humusaren osagai funtsezkoak dira.

Hirigintza-ordenantzetatik erabilera batzuk mugatzen dira, eta beste batzuk sustatu, beraz, zergatik ez da euskara normalizatzeko ekimen urbanistikorik aurrera eramaten? Esandako arnasgune soziofuntzionala leku egokia litzateke, esaterako, Bai Euskarari ziurtagiria ateratzeko konpromisoa hartzen duten komertzioen ezartzeari lehentasuna emateko; edota Kafe Antzoki berria kokatzeko.

Hirigintza berrikuntza soziala eta lurralde-garapena bultzatzen saiatzen da. Euskararena ere esparru estrategikotzat jo beharko litzateke asmo horretan. Baita hiriburuetan ere.

viernes, 30 de junio de 2017

#liburuak #hirigintza | Hirigintza-antolamendua : kontzeptuak, tresnak eta jardunbideak

Hirigintza-antolamendua : kontzeptuak, tresnak eta jardunbideak / Juli Esteban Noguera ; itzultzaileak, Patxi Petrirena eta Saroi Jauregi.
Bilbo : UPV/EHU, 2016.
335 p. : il.
Serie: Unibertsitateko Eskuliburuak.

/ 27953 / EUS / Libros / Ciudades / Ordenación del territorio / Urbanismo

📘 Ed. impresa: ISBN 9788490826676 [2017-06]
Cita APA-7: Esteban i Noguera, Juli (2016). Hirigintza-antolamendua : kontzeptuak, tresnak eta jardunbideak. UPV/EHU.
ehuBiblioteka BCG A-711.4 HIR
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1018124060

Publicación relacionada:
Esteban i Noguera, Juli (2011). La ordenación urbanística : conceptos, herramientas y práctica. UPC.
🔒 Ed. digital: E-ISBN 9788476537497
Acceso personal UPV/EHU eLibro
https://elibro-net.ehu.idm.oclc.org/es/lc/ehu/titulos/52171

[.eus] Hirigintza-antolamenduari dagozkion kontzeptuak, tresnak eta jardunbideak ezagutu beharra dago baldin eta modu eraginkorrean parte hartu nahi bada gure hiriak proiektatzeko eta eraikitzeko lanean. Ikasleei, hainbat diziplinatako tituludunei eta oro har hiriaren etorkizuna definitzean parte hartzen duten pertsona guztiei zuzendua dago liburu hau, tresna eta metodo operatiboak eskaintzen baitizkie lehendik dagoen eta gerora izan daitekeen hiri-errealitatearen antolamendurako, betiere hiriaren garapen jasangarriaren ikuspegitik, osagai ekonomikoa, soziala eta ingurumenari dagokiona aintzat hartuz.

👤 Juli Esteban Noguera (Girona, 1944) arkitektoa da, eta hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren esparruan egin du lan profesionala. Irakasle izan zen, Bartzelonan, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (UPC). Bartzelonako metropoli-plan orokorra egiteko prozesuan parte hartu zuen, eta Bartzelonako Metropoli Korporazioko hirigintza-zerbitzuen zuzendari izan zen. Gerora, Bartzelonako Hirigintza Azterketen Kabinetea zuzendu zuen, eta, berriki, Kataluniako Generalitatearen lurralde-plangintzako programa. Hainbat argitalpenen egilea da, eta hirigintzari eta lurraldeari buruzko zenbait graduondoko unibertsitate-ikastarotako irakaslea.

domingo, 30 de noviembre de 2014

#liburuak #hirigintza | Hirigintzaren oinarriak

Hirigintzaren oinarriak / Unai Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta.
Bilbao : Udako Euskal Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2014 [11].
176 p. : il.

/ 27953 / EUS / Libros / Urbanismo / Urbanismo – Aspecto social

📘 Ed. impresa: ISBN 9788484385288 (EUE) / 9788490820520 (UPV/EHU)
Cita APA-7: Fernández de Betoño, Unai (2014). Hirigintzaren oinarriak. UPV/EHU.
ehuBiblioteka BCG A-711.4 HIR
https://ehu.on.worldcat.org/oclc/1055577566

🔒 Ed. electrónica: E-ISBN 9788490820551
Cita APA-7: Fernández de Betoño, Unai (2016). Hirigintzaren oinarriak. UPV/EHU.
Acceso personal UPV/EHU ePrest
https://eprest.ehu.eus/Record/Xebook1-2791
🔓 Open Access UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua
https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UCWEB140551&titulo=Hirigintzaren%20oinarriak

[.eus] Hirigintza zabala bezain liluragarria da. Artea, zientzia eta politika nahasten dituen hiriaren egintza kaleen eta eraikinen diseinu soiletik askoz harago baitoa. Adreilu-burbuilaren karira ugaldutako negozio ilunek itzal handiegia egin dioten honetan, beharbada, inoiz baino egokiagoa da hirigintzaren oinarriak ezartzen saiatzea. Betiere, hiriaren dimentsio-aniztasuna kontuan hartuz, hau da, lurralde-substratuaren, arkitektura-formaren, administrazio-politiken eta gizarte-dinamiken esfera osagarriak aintzat hartuz. Azken helburua bizi-kalitatea hobetzea bada, gure hiriak modu adimentsuagoan antolatzen ikasi beharko dugu, benetan erakutsiz ekonomiaren garapena ez dela gizartearena eta ingurumenarena baino garrantzitsuagoa. Horretarako, funtsezkoa da hirigintzaren oinarrietan sakontzea. Hiriek eta hirigintzak zerikusi handia dutelako gure bizimoldeen orekarekin.